Saltatu edukira

Bibliako liburuen sarrerak

Bideo labur hauek Bibliako liburuen testuinguru eta edukiei buruzko informazio baliotsua dute. Erabili itzazu Bibliaren irakurketa eta azterketa aberasteko.

Hasiera liburuaren sarrera

Hasiera liburuak gizakiaren, sufrimenduaren eta heriotzaren jatorriaz informazio garrantzitsua ematen digu.

Irteera liburuaren sarrera

Jainkoak israeldarrak Egiptoren esklabotzatik askatu eta berari eskainitako nazio bihurtu zituen.

Lebitarrena liburuaren sarrera

Ikusi Lebitarrena liburuak nola deskribatzen duen Jainkoaren santutasuna eta zergatik den garrantzitsua gu santuak izatea.

Zenbakiak liburuaren sarrera

Ikusi Jehoba egoera guztietan obeditzea ezinbestekoa dela. Gainera, berak aurrea eramateko izendatu dituenei errespetua erakutsi behar diegu.

Deuteronomioa liburuaren sarrera

Jehobaren Legeak berak israeldarrei zien maitasun sakona adierazten du.

Josue liburuaren sarrera

Ikusi ezazu Israelgo nazioak nola konkistatzen eta banatzen duen Jainkoak emandako lurraldea.

Epaileak liburuaren sarrera

Jainkoak bere herria etsaiengandik askatzeko gizon ausartak erabili zituen. Ekintzaz beteriko liburu honi gizon ausart horien izena jarri zitzaion.

Rut liburuaren sarrera

Rut liburuan alargun gazte batek bere amaginarrebari berekoikeriarik gabeko maitasuna erakutsi ziola eta Jehobak biak saritu zituela azaltzen da.

1 Samuel liburuaren sarrera

Ikusi nola igarotzen den Israelgo historia epaileen garaitik erregeek agintzen duten garaira.

2 Samuel liburuaren sarrera

Ikusi Dabiden apaltasuna eta fedea. Honek Bibliako pertsonaiarik maitatuenetako bat bihurtu du.

1 Erregeak liburuaren sarrera

Ikusi Israel oparotasunetik zailtasunetara nola pasatzen den Salomon erregearen agindupean. Azkenean, Israelgo eta Judako erreinuetan banatzen da.

2 Erregeak liburuaren sarrera

Apostasiak sekulako kaltea eragiten dio iparraldeko erreinuari. Bitartean, gutxi batzuk Jehobari leial mantentzen dira eta Jehobak bedeinkatu egiten ditu.

1 Kronikak liburuaren sarrera

Aztertu Jainkoari begirune izan zion Dabid erregearen ondorengoak eta bere bizitza interesgarria Israelgo errege izendatua izan zenetik bere heriotzara arte.

2 Kronikak liburuaren sarrera

Ikusi Judako erregeen historiak Jainkoari leiala izatearen garrantzia azpimarratzen duela.

Esdras liburuaren sarrera

Jehobak bere herria Babilonian erbesteratuak izatetik askatu eta Jerusalemen egiazko adorazioa berrezarriko zuenaren hitza betetzen du.

Nehemias liburuaren sarrera

Nehemias biblia-liburuak egungo egiazko adoratzaile guztiei irakaspen baliotsuak ematen dizkie.

Ester liburuaren sarrera

Esterren garaiko gertaera larriek Jehobak bere herria arazoetatik askatzeko duen gaitasunean duzun fedea sendotuko dizu.

Job liburuaren sarrera

Jehoba maite duten guztiek probak jasango dituzte. Joben pasarteak prestutasunari eutsi eta Jehobaren subiranotasunaren alde jarri gaitezkeela erakusten digu.

Salmoak liburuaren sarrera

Salmoak liburuak Jehobaren subiranotasunaren alde egiten du. Gainera, Jehobak maite dituenei lagundu eta kontsolatzen diela eta bere Erreinuaren bidez lurra paradisu nola bihurtuko duen azaltzen du.

Esaera Zaharrak liburuaren sarrera

Bizitzako ia arlo guztietarako Jainkoaren gida ziurtatu ezazu, negozioetatik familiaraino

Kohelet liburuaren sarrera

Salomon erregeak bizitzako gauza garrantzitsuenak azpimarratzen ditu eta hauek jainkoaren jakinduriaren aurka doazen gauzekin alderatzen ditu.

Kantarik Ederrena liburuaren sarrera

Xulamitar neskatxaren artzain batekiko behin betiko maitasuna Jehobaren sugarra dela esaten da. Zergatik?

Isaias liburuaren sarrera

Isaias profezia akatsgabea duen liburua da, Jehoba promesen betetzaile eta gure salbamenaren Jainkoarengan konfiantza sendotzen duena.

Jeremias liburuaren sarrera

Jeremiasek estualdiak jasan arren bere eginkizuna zintzo bete zuen. Pentsa dezagun bere ereduak kristauontzako zer esan nahi duen.

Negar Kantak liburuaren sarrera

Jeremias profetak idatzi zuen. Jerusalemen suntsipenarengatik atsekabea erakusten du eta damutzeak Jainkoaren errukia dakarrela adierazten du.

Ezekiel liburuaren sarrera

Ezekielek ausardiaz eta apaltasunez Jainkoak emandako lana aurrera atera zuen, nahiz eta zaila izan. Bere eredua gaur egun oso baliotsua da.

Daniel liburuaren sarrera

Daniel eta bere lagunak Jehobari leial izan zitzaien egoera guztietan. Beraien ereduak eta profezien betetzeak asko lagun diezaguke azken egunotan.

Oseas liburuaren sarrera

Oseasen profeziak damututako gaizkileekiko Jehobaren errukiari eta atsegin duen gurtzari buruzko irakaspen garrantzitsuak azaltzen ditu.

Joel liburuaren sarrera

Joelek gerturatzen ari den Jehobaren egunari buruz profetizatu eta bizirauteko gakoa adierazi zuen. Bere profeziak premia handiagoa du gaur egun.

Amos liburuaren sarrera

Gizon apal hau eginkizun garrantzitsu baterako erabili zuen Jehobak. Zer ikasi dezakegu Amosen ereduari esker?

Abdias liburuaren sarrera

Itun Zaharreko libururik motzena da. Profeziak itxaropena eskaini eta Jehobaren erregetza zuzena dela argi utziko dela promesten du.

Jonas liburuaren sarrera

Jonas profetak zuzenketa onartu, bere eginkizuna bete eta Jainkoaren maitasun leiala eta errukiari buruzko lezioa ikasi zuen. Bere bizipenek hunkitu egingo zaituzte.

Mikeas liburuaren sarrera

Jainkoak inspiraturiko profezia honek Jehobak arrazoizkoa eta onuragarria dena soilik eskatzen digunaren konfiantza indartzen du.

Nahum liburuaren sarrera

Nahumen profeziak Jehobak bere hitza betetzen duela eta bere Erreinupean bakea eta salbamena bilatzen dutenei kontsolamendua ematen diela azaltzen du.

Habakuk liburuaren sarrera

Jehobak bere herria salbatzeko modu eta garai hoberena zein diren badakienaren ziurtasun osoa dugu.

Sofonias liburuaren sarrera

Zergatik ez genuke pentsatu behar Jehobaren epai-eguna ez dela iritsiko?

Ageo liburuaren sarrera

Profezia honek Jainkoaren gurtza geure interesen aurretik ipintzearen garrantzia azpimarratzen du.

Zakarias liburuaren sarrera

Jehobak inspiraturiko hainbat ikuskari eta profeziek Jainkoaren herria indartu zuten iraganean. Orain ere, Jainkoaren laguntza jasoko dugunaren ziurtasuna ematen digute profezia hauexek.

Malakias liburuaren sarrera

Malakias liburua Jainkoaren errukiari, maitasunari eta inoiz aldatzen ez diren bere printzipioei buruzko profezia da. Gure garairako ere garrantzitsuak diren irakaspenak ditu.

Mateo liburuaren sarrera

Gozatu Bibliako lehen ebanjelio honi buruzko oinarrizko datuak ikastean.

Markos liburuaren sarrera

Lau ebanjelioetan motzena da eta Jesusen hiru urte eta erdiko zerbitzuari buruzko pasarte labur bat da.

Lukas liburuaren sarrera

Beste ebanjelioetan aurkitzen ez diren zenbat xehetasun ditu Lukasen ebanjelioak?

Joan liburuaren sarrera

Joanen pasarteak Jesusek gizadiari dion maitasuna, bere apaltasun eredua eta Mesias gisa duen eginkizuna azpimarratzen ditu, Jainkoaren Erreinuaren errege izanik.

Apostoluen Eginak liburuaren sarrera

Lehenengo kristauek gogor lan egin zuten nazio guztietako ikasleak egiteko. Eginak biblia-liburuak predikatze-lanean aritzeko gogo-bizia indartuko dizu.

Erromatarrei liburuaren sarrera

Jehobak bereizkeriarik ez duela egiten eta Jesu Kristorengan fedea izatearen garrantzia azaltzen da.

1 Korintoarrei liburuaren sarrera

Elkartasuna, garbitasun morala eta maitasunari buruzko aholkuak eman eta berpizkundeaz hitz egiten du Pauloren gutunak.

2 Korintoarrei liburuaren sarrera

Jehoba, «kontsolamendu ororen» Jainkoak bere zerbitzariak indartu eta laguntzen ditu.

Galaziarrei liburuaren sarrera

Paulok galaziarrei idatzitako gutuna orduan bezain erabilgarria da gaur ere. Benetako kristauei leial mantentzen laguntzen die.

Efesoarrei liburuaren sarrera

Gutun inspiratu honek Jesu Kristoren bidez bakea eta elkartasuna izateko Jainkoaren helburua azpimarratzen du.

Filipoarrei liburuaren sarrera

Probaldian sendo mantentzean, besteak sendo mantentzera animatzen ditugu.

Kolosarrei liburuaren sarrera

Ikasten duguna praktikan jarriz, besteei gogo onez barkatuz eta Jesusen postua eta agintaritza onartuz poztu dezakegu Jehoba.

1 Tesalonikarrei liburuaren sarrera

Espiritualki erne egon, gauza guztiez ziurtatu, aspertu gabe otoitz egin eta elkar animatu behar dugu.

2 Tesalonikarrei liburuaren sarrera

Paulok Jehobaren egunaren etorrerari buruzko ikuspuntu okerra zuzentzen du eta fedea eustera animatzen ditu anai-arrebak.

1 Timoteori liburuaren sarrera

Kongregazioaren antolaketarako jarraibideak argitu eta irakaskuntza faltsuen eta dirua maitatzearen arriskuaz ohartarazteko idatzi zuen Paulok 1 Timoteori.

2 Timoteori liburuaren sarrera

Bere zerbitzua guztiz betetzera animatzen du Paulok Timoteo.

Titori liburuaren sarrera

Paulok Titori idatzitako gutunak Kretako kongregazioetan zeuden arazoei buruz hitz egiten du eta arduradun izateko baldintzak ezartzen ditu.

Filemoni liburuaren sarrera

Gutun labur honetan apaltasunari, ontasunari eta barkatzeko prest egoteari buruzko irakaspen bikainak ditugu.

Hebrearrei liburuaren sarrera

Kristau gurtza tenplu fisiko eta animalien eskaintza baino gauza handiagoetan dago oinarrituta.

Santiago liburuaren sarrera

Santiagok indar handiko adibide argiak erabiltzen ditu kristau-printzipio garrantzitsuak irakasteko.

1 Pedro liburuaren sarrera

Pedroren lehen gutunak ekinean aritzera eta kezka guztiak Jainkoari uztera animatzen gaitu.

2 Pedro liburuaren sarrera

Pedroren bigarren gutunak zeru-lur berriak itxaroten ditugun bitartean leial izatera animatzen gaitu.

1 Joan liburuaren sarrera

Joanen gutunak antikristoak baztertzeko ohartarazten digu eta zer maitatu behar dugun eta zer ez ikusten laguntzen gaitu.

2 Joan liburuaren sarrera

Joanen bigarren gutunak egian leial irautearen eta engainatzaileengandik babestearen beharra gogoratzen digu.

3 Joan liburuaren sarrera

Joanen hirugarren gutunak kristau eskuzabaltasunari buruzko ikasgai ederra ematen du.

Judas liburuaren sarrera

Judasek kristauak engainatu nahi zituztenen bide okerrak azaltzen ditu.

Apokalipsia liburuaren sarrera

Apokalipsia liburuko ikuskari biziek Jainkoaren Erreinuak gizaki eta lurrarentzat duen helburua beteko duela adierazten du.

Bibliaren sarrera

Ikusi liburu bakoitzak gai nagusiarekin duen zerikusia: Jesusen eskuetan dagoen Jainkoaren Erreinuak Jehobaren izena santutzea lortuko du.

Zure gustukoa izan daiteke

LIBURU ETA LIBURUXKAK

La Biblia y su mensaje