Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Nola hobetu dezaket elkarrizketak izateko gaitasuna?

Nola hobetu dezaket elkarrizketak izateko gaitasuna?

 Zergatik hitz egin aurrez aurre?

 Batzuek diote norbaitekin aurrez aurre hitz egitea zaila eta estresagarria dela, eta askoz errazagoa dela txateatzea.

 «Presio handiagoa sentitzen duzu aurrez-aurre hitz egitean, ezin duzulako esandakoa aldatu edo ezabatu» (Anna).

 «Idatzizko mezuen bidez hitz egitea grabatutako programa baten antzekoa da; aurrez aurre hitz egitea, berriz, zuzenean egiten den programa bat bezalakoa. Norbaitekin hitz egiten nagoenean, hanka ez sartzean bakarrik pentsatu dezaket» (Jean).

 Hala ere, lehenago edo beranduago, besteekin aurrez aurre hitz egiten jakin beharko duzu; adibidez, lagun berriak egiteko, lan bat lortu eta mantentzeko edo, prestatuta zaudenean, harreman erromantiko bat hasteko.

 Baina, ez duzu aurrez aurre hitz egitearen beldur izan behar. Lotsatia izan arren, hau egiten ikasi dezakezu.

 «Batzuetan, hitz egitean, guztiok hanka sartzen dugu eta lotsatu egiten gara. Ezin duzu espero perfektua izatea» (Neal).

 Nola hasi elkarrizketa bat?

  •   Galderak egin. Jendeari interesatu ahal zaion gai batean pentsatu eta, gero, honi buruz elkarrizketa bat hasten saiatu. Adibidez:

     «Zer egin zenuen udako oporretan?»

     «Webgune hau interesgarria da. Ezagutzen al duzu?»

     «Entzun al duzu…?»

     Gainera, pentsatu beste pertsonarekin amankomunean duzun zerbaitetan. Adibidez, eskola edo lantoki berdinera zoazte? Erabili amankomunean dituzun gauzak galderak egiteko.

     «Zuretzat interesgarriak diren eta besteen erantzunak jakin nahi dituzun galderetan pentsatu» (Maritza).

     Kontuz: Ez egin galdeketarik, hau da, ez deseroso sentiarazi beste pertsona galdera gehiegi eginez. Gainera, ez egin oso pertsonalak diren galderak. «Zein da zure beldurrik handiena?» edo «Zergatik janzten zara beti urdinez?» bezalako galderek deseroso sentiarazi dezakete. Bigarren galderarekin kritikatzen ari garela ere pentsatu dezakete.

     Galdeketa bat izan ez dadin, besteak erantzun baino lehen edo erantzun eta gero, galdetu duzunari buruz zure ikuspuntua azaldu dezakezu. Hitz gutxitan, elkarrizketa bat izan eta ez galdeketa bat.

    Zure galderek galdeketa baten antza al dute?

     Biblia printzipioa: «Ur sakonak dira giza pentsamenduak, zentzudunak asmatzen du ateratzen» (Esaera Zaharrak 20:5).

  •   Entzule ona izan. Elkarrizketa on bat izateko, inportanteagoa da entzuten jakitea, hitz egiten jakitea baino.

     «Hitz egiten ari naizen pertsonari buruz gauza berri bat ikasten saiatzen naiz. Gero, esan didana gogoratzen saiatzen naiz, hitz egiten dugun hurrengorako galdera on bat pentsatzeko» (Tamara).

     Kontuz: Ez kezkatu esango duzun hurrengoaz. Adi entzuten baduzu, besteak esaten dizuna jarraituz zerbait esan ahalko duzu.

     Biblia printzipioa: «Entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi» izan (Santiago 1:19).

  •    Benetako interesa erakutsi. Hitz egiten ari zaren pertsonaz arduratzen bazara, elkarrizketaz gehiago gozatuko duzu.

     «Besteak esaten ari denaz benetan interesatzen zarela ikusten duenean, elkarrizketa atsegina izango da nahiz eta momentu batzuetan isiluneak egon» (Marie).

     Kontuz: Ez egin galdera pertsonalegiak. Adibidez, «Zer beroki polita, zenbat kostatu zaizu?» esaten baduzu, bestea deseroso sentitu daiteke.

     Biblia printzipioa: «Ez nork bere onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz baizik» (Filipoarrei 2:4).

 Nola amaitu dezakezu elkarrizketa bat? «Saiatu zaitez elkarrizketa positiboa den zerbait esanez amaitzen», dio Jordan izeneko gazte batek. «“Plazer bat izan da zurekin hitz egitea” edo “Egun ona izan dezazun espero dut” bezalako zerbait esanez, errazagoa izango da hurrengo batean berarekin beste elkarrizketa atsegin bat izatea».