Berri onak ekarri zituen uholdea
2017an 12 Jehobaren lekukoek txalupaz bidaiatu zuten Nikaraguako Miskitoen kostara. Txalupari Sturi Yamni izena jarri zioten. Stephen izeneko Lekukoetako batek, honakoa esan zuen: «Gure helburua zonalde isolatu bateko Lekukoen talde txiki bat animatzea zen. Bestalde, beraien eremu handian berri onak zabaltzen lagundu nahi genien ere».
12 Lekukoak Laguna de Perlas-etik irten ziren eta Río Grande de Matagalpa ibaian zehar 200 kilometro egin zituzten. Hauek ez zekiten txaluparen izena zein esanguratsua izango zen ibaiaren inguruan bizi zen jendearentzat. Izan ere, txaluparen izenak «berri onak» esan nahi zuen miskito hizkuntzan. 12 orduz bidaiatu ondoren, La Cruz de Río Grande herrira iritsi ziren Lekukoak. Bertan bizi ziren sei Lekukoek ongietorri beroa eman zieten beraien anai-arreba espiritualei.
Gau hartan bertan, gauza larri bat gertatu zen. Ekaitz gogor batek euri zaparrada eragin zuen Río Grande de Matagalpa ibaiaren sorburuan. Ordu gutxi batzuk geroago, ibaiak gainezka egin zuen eta hurrengo bi egunetan ere ibaia handitzen joan zen. La Cruz herriko bilera-aretoan eta etxe askotan ura sartu zen. Bisitan etorritako anai-arrebek bertako biztanleei etxeetatik ateratzen lagundu zieten. Lekuko batek bere bi pisuko etxea eskaini zuen eta bizilagun gehienek han pasa zituzten hurrengo bi gauak.
Hirugarren gauean, La Cruz-eko alkateak laguntza eskatu zien bisitan joandako Lekukoei. Izan ere, gainezka egindako ibaian nabigatzeko gai zen txalupa bakarra Lekukoena zen. Horregatik, alkateak, bertako laguntzaile batzuk eramatea eskatu zien, hauek beste herri batzuetan lagundu ahal izateko. Lekukoek pozik lagundu zuten.
Hurrengo goizean hiru Lekukoek eta hondamendian lagundu behar zutenek txalupa hartu zuten. Stephenek hau gogoratzen du: «Irten ginenean ibaia oso zakarra zegoen. Sustraietatik ateratako sekulako zuhaitzak zeramatzan ibaiak, zurrunbilo handiak zituen eta uraren abiadura 18 kilometro orduko baino handiagoa zen. Egoera hain kaxkarra izan arren, hiru herrietara iristea lortu zuen txalupak».
Hiru Lekukoek aukera hau erabili zuten biztanleek behar zuten laguntza eta animoa emateko. Lekukoek ere 2017ko ¡Despertad! edo Réveillez-vous ! aldizkari baten aleak banatu zituzten. Aldizkari honek hondamendi baten aurrean bizirauteko zer egin azaltzen duenez, biztanleek une hartan behar zutena izan zen.
Ibaiaren inguruan bizi ziren biztanleek bihotzez eskertu zuten Lekukoek emandako laguntza praktikoa eta espirituala. Honakoa esan zuten biztanle batzuek: «Egoera zailetan laguntzeko prest daude». Beste batzuek hau adierazi zuten: «Lagun hurkoa benetan maite dute». Lekukoek besteei laguntzeko egin zituzten ahaleginak ikusi ondoren, biztanle asko Bibliaren mezu kontsolagarria entzuteko prest daude orain.
Marco, Sturi Yamni txalupaz bidaiatu ondoren, honetatik jaisten da biztanleei berri onak zabaltzeko
Sturi Yamni txalupa uholdea jasan duen herri batean