Saltatu edukira

Gogo onez eskaini zuten euren burua: Albania eta Kosovo

Gogo onez eskaini zuten euren burua: Albania eta Kosovo

 «Jehobarentzat gehiago egitea imajinaezina zen niretzat». Horrela sentitzen da jatorriz Ingalaterrakoa den Gwen izeneko arreba. Bera berri-emaileen beharra dagoen toki batean, Albanian, ari da zerbitzatzen. a

 Gwen beste berri-emaile asko bezala, Albaniara joan zen «herri guztietako ondasunak [“gauza baliotsuak”, NWT]» biltzen laguntzera (Ageo 2:7). Zerk motibatu ditu hau egitera? Zer aldaketa egin behar izan dituzte beste toki batera joateko? Zerk lagundu die arazoen aurrean irauten?

Egoera desberdinak, baina motibazio bera

 Albaniara laguntzera joan diren Lekuko guztiek motibazio bera dute: Jehoba maite dute eta besteak Jainkoa ezagutzen lagundu nahi dute.

 Hara joan aurretik, aldaketak egin zituzten Jehoba modu berri batean zerbitzatu ahal izateko. Aldaketa hauek egiteak, beste herrialde batera joatean hainbat erronkei aurre egiten lagundu zien. Gwen-ek honakoa dio: «Hasiera batean, nire herriko albaniera taldean egon nintzen. Gero, Albaniara joan nintzen biltzar batera. Beranduago, hara itzuli nintzen denbora batez hizkuntza hobeto ikasteko».

Gwen

 Manuela italiarra da eta 23 urterekin Italiako beste eskualde batera joan zen bertako kongregazio txiki batean zerbitzatzera. Berak dio: «Lau urtez zerbitzatu nuen han. Gero, Albanian behar handia zegoela jakin nuen. Beraz, hainbat hilabetez han aitzindari bezala zerbitzatzeko antolaketak egin nituen».

Manuela (Erdian)

 Federica-k zazpi urtetxo baino ez zituen biltzar batean Albaniari buruzko txosten bat entzun zuenean. Berak dio: «Txostena irakurri zuen anaiak Albaniako berri-emaileak biblia-ikastaro asko hasten ari zirela eta interesa zutenak bileretara zihoazela esan zuen. Albaniara joan nahi nuela esan nien gurasoei. Beraiek harrituta geratu ziren, baina aitak esan zidan, “Horri buruz otoitz egin, eta Jehobaren nahia bada, entzungo dizu”. Hilabete batzuk beranduago, familia osoak Albanian zerbitzatzeko gonbidapena jaso zuen!». Ordudanik urte asko pasa dira eta Federica-k Albanian zerbitzatzen jarraitzen du. Orain, bere senarra Orges-ekin batera denbora osoz zerbitzatzen ari da bertan.

Orges eta Federica

 Gianpiero jubilatu eta gero, bere emaztea Gloriarekin batera Albaniara joan zen. Berak dio: «Gure bost semeak Italian hezi genituen. Hiru seme, beharra zegoen tokietara joan ziren zerbitzatzera. “¿Puede usted pasar a Macedonia?” edo “Pourriez-vous passer en Macédoine ?Talaia artikuluak gure bihotza ukitu zuen. Beraz, eseri eta honetan pentsatzen hasi ginen: “Nola erabili dezakegu nire pentsioa Albanian zerbitzatu ahal izateko?”».

Gianpiero eta Gloria

Plangintza ona egin zuten

 Berri-emaileen beharra dagoen toki batera joan nahi dutenek, aldez aurretik plangintza ona eta aldaketak egin behar dituzte (Lukas 14:28). Besteak beste, bertan bizitzeko diru adina izango duten pentsatu beharko dute. Gwen, hasieran aipatutako arreba, dirua aurrezteko bere ahizparen etxera bizitzera joan zen Ingalaterran. Sophia eta Christopher ere Ingalaterrakoak dira eta honako hau gogoratzen dute: «Autoa eta altzari batzuk saldu genituen. Gure asmoa Albanian gutxienez urtebete geratzea zen». Azkenean, askoz ere denbora gehiago egotea lortu zuten.

Christopher eta Sophia

 Zenbait berri-emaile Albanian hilabete batzuk egoten dira. Gero, euren herrialdeetara itzultzen dira lan egin eta dirua aurrezteko, eta berriz ere Albaniara bueltatzen dira. Hori da Eliseo eta Miriamek egin zutena. Eliseok honakoa dio: «Miriam Italiako eremu turistiko batekoa da eta oso erraza da bertan epe batez lan egitea. Udaran hara joaten ginen hiru hilabetez lan egitera eta, gero, aurreztutakoarekin gainontzeko bederatzi hilabeteak Albanian igarotzen genituen. Hau bost urtez egin genuen».

Miriam eta Eliseo

Egoera berrietara egokitzen dira

 Beste toki batera zerbitzatzera doazen anai-arrebak egoera berrietara egokitu behar dira. Baina bertako anai-arreben eredu eta aholkuak oso lagungarriak izan zaizkie aldaketa horiei aurre egiteko. Sophiak, lehen aipatutako arrebak, honakoa dio: «Neguan zehar, Albaniako etxeak ni bizi nintzen tokian baino askoz ere hotzagoak dira. Bertako arrebak nola janzten ziren ikusita, beste modu batera janzten ikasi nuen». Grzegorz eta Sona bere emaztea Kosovoko b Prizren herrira laguntzera joan ziren Poloniatik. Grzegorz-ek hau dio: «Bertako anai-arrebak pazientzia handia erakusten dute, eta oso apalak eta atseginak dira! Hizkuntza ikasten laguntzeaz gain, beste gauza asko ere irakatsi dizkigute. Adibidez, prezio onenak zein dendetan aurkitu ditzakegun eta merkatuetan erosketa nola egin dezakegun erakutsi digute».

Poztasuna sentitzeko arrazoi asko dituzte

 Bertako anai-arrebekin adiskidetasun estua izatea eta beraien jatorria ezagutzea oso lagungarria izan da beste toki batera zerbitzatzera joan direnentzat. Sonak honela azaltzen du: «Jehobaren maitasuna zein boteretsua den ikusi dut. Anai-arrebak Jehoba ezagutzean euren sinesmenak eta bizimoduak zeharo aldatu zituztela ikusteak nire fedea sendotzen du. Kongregazioan lagundu dezakegula eta bertan gure tokia aurkitu dugula sentitzen dugu. Jehoba anai-arrebekin batera zerbitzatzen dugu eta anai-arreba hauek gure lagunak dira» (Markos 10:29, 30). Gloriak esaten du: «Arreba askok Lekukoen kontra zeuden bizilagunen oposizio biolentoari aurre egin behar izan diote. Jehoba zenbat maite duten ikusteak erabat hunkitzen nau».

Grzegorz eta Sona

 Beste toki batera zerbitzatzera joaten direnek, agian bizi ziren tokian ikasiko ez zituzten irakaspen baliotsuak ikasteko aukera dute. Adibidez, Jehobaren zerbitzuan gehiago egiteko, euren konfort-zonatik ateratzean zoriontsuagoak direla ikusi dute. Stefanok honela azaltzen du: «Nire herrialdean gehienbat interfonotik predikatzen nuen eta aurkezpen laburrak egiten nituen. Baina albaniarrei denbora luzez hitz egitea gustatzen zaie, bereziki kafea hartzen ari direnean. Lotsatia naizenez, hasiera batean lotsa sentitzen nuen eta ez nekien zer esan. Baina denborarekin, pertsonengan interesa erakusten ikasi nuen eta orain asko gustatzen zait beraiekin hitz egitea. Predikazioaz askoz ere gehiago disfrutatzen dut».

Alida eta Stefano

 Leah eta bere senarra William Albaniara joan ziren Estatu Batuetatik. Leah-k honakoa dio: «Bertan zerbitzatzeak pentsatu eta bizitzeko modu berriak irakatsi dizkigu. Harrera ona, errespetua eta adiskidetasunari buruz asko ikasi dugu! Predikatzeko modu berriak erabiltzen, Biblia erabiliz arrazoitzen eta esan nahi duguna hobeto adierazten ikasi dugu». William-ek dio: «Albaniara bisitan doazen pertsona asko bertako hondartza ederrez maitemintzen dira. Niri Albaniako Alpeetan mendi-ibiliak egitea asko gustatzen zait. Baina benetan gustatzen zaidana bertako jendea da. Gure eremuko herri asko kanpaina berezietan bakarrik predikatzen dira. Hara joaten garenean, batzuetan familia pare batekin bakarrik igarotzen dugu egun osoa hitz egiten».

William eta Leah

 Anai-arreba hauen poztasunik handiena jendea berri onei ondo erantzuten ikustea da (1 Tesalonikarrei 2:19, 20). Laura, gazte ezkongabea zenean, Albaniara joan zen. Berak honela dio: «Fier-en egon nintzen zerbitzatzen denbora batez. Bi urte eta erdiko epean bakarrik, 120 berri-emaile berri izendatu zituzten! Nik horietako 16⁠rekin ikasi nuen». Sandra izeneko beste arreba batek honakoa gogoratzen du: «Azokan lan egiten zuen emakume bati predikatu nion. Lekuko izatera iritsi zen eta bere herrira itzuli zen. Nik dakidan arte, 15 biblia-ikastaro hasi ditu».

Laura

Sandra

Jehobak sendo irauteagatik bedeinkatzen ditu

 Duela urte batzuk Albaniara zerbitzatzera joan ziren anai-arrebek asko disfrutatzen jarraitzen dute euren predikatze lanaz. Anai-arreba hauek harritu egiten dira hasiera batean erein zituzten haziek denborarekin fruitua eman dutela ikustean (Kohelet 11:6). Hasieran aipatutako Christopher-ek hau esaten du: «Albaniara iritsi eta gutxira Biblia aztertu nuen gizon batekin topo egin nuen behin. Erabat hunkituta gelditu nintzen izaten genituen Bibliari buruzko elkarrizketak zehatz-mehatz gogoratzen zituelako. Orain bera ete bere emaztea Jehobaren lekukoak dira». Federicak, aurretik ere aipatutako arrebak, honakoa dio: «Kongregazio batean arreba bat nigana hurbildu zen eta bera gogoratzen al nuen galdetu zidan. Duela bederatzi urte berri onei buruz hitz egin niola esan zidan. Handik gutxira beste herri batera bizitzera joan nintzen. Bitarte horretan, bera Biblia aztertzen hasi zen eta bataiatzera iritsi zen. Albanian igaro genituen lehenengo urteetan ez genuela emaitzarik izan uste nuen, baina oker nengoen!».

 Albania edo Kosovora joan diren anai-arrebak oso eskertuta sentitzen dira Jehobak euren ahaleginak bedeinkatu dituelako eta bizitza zoriontsua eman dielako. Albanian urte asko igaro eta gero, Eliseok honela laburbiltzen du bere bizipena: «Oso erraza da geure burua ideia honekin engainatzea: “Gure bizitza segurua izango da mundu honek segurutzat jotzen dituen gauzetan konfiantza izaten badugu”. Baina hau ilusio bat besterik ez da. Jehobaren printzipioek, aldiz, gure bizitzari zentzua eta segurtasuna ematen diote. Beharra dagoen toki batean zerbitzatzeak hau gogoratzen laguntzen dit. Erabilgarria eta baloratua sentitzen naiz. Gainera, helburu berak dituzten benetako lagunekin ari naiz elkarlanean». Sandrak antzeko zerbait pentsatzen du: «Beharra zegoen toki batera joan nintzenean, Jehobak aspalditik nuen desioa betetzeko aukera eman zidan: misiolaria izatea. Ez naiz sekula Albaniara joateaz damutu. Inoiz ez naiz zoriontsuagoa izan».

a Albaniako predikatze-lanari buruz gehiago jakiteko, jo Anuario de los Testigos de Jehová 2010 edo Annuaire 2010 des Témoins de Jéhovah argitalpenera.

b Kosovo Albaniako ipar-ekialdean dago. Eskualde horretan askok albanieraren dialekto bat hitz egiten dute. Albaniako, Europako herrialde batzuetako eta Estatu Batuetako anaia-arrebak dialekto hori hitz egiten duten pertsonei predikatzera joan ziren Kosovora. 2020⁠rako, 256 berri-emaile zeuden zortzi kongregazio, hiru talde eta bi aurre-taldeetan zerbitzatzen.