Warwickeko 2. argazki bilduma (2014ko irailetik abendura)
Ikusi ezazu argazki bilduma honetan Jehobaren lekukoen egoitza nagusi berriko lanek izandako aurrerapena 2014ko irailetik abendura.
2014ko irailak 11 (Bisitarientzako aparkalekua)
C bizilekuko teilaturako zertxak elkartzen altzairuzko piezak erabiliz.
2014ko irailak 18 (Warwick gunea)
Sterling Forest (Blue Lake) lakua hego-mendebaldetik iparraldera begiratuz. Warwick gunean 13 garabi batera erabili dira. Lehen planoan B bizilekuaren oinarrirako behar den hormigoia botatzen ari dira.
2014ko irailak 26 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Altzairuzko habe eta zutabeak jartzeko prest daude. Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikinerako erabili den altzairuzko estrukturaren diseinuak leku gehiago izaten eta lanak garaiz amaitzen laguntzen du.
2014ko urriak 9 (Warwick gunea)
C bizilekuko teilaturako aurrefabrikatutako egiturak muntatzen ari dira. Hauek metalezko kubierta eta euriari aurre egiteko mintzaz estalduta daude. Atzealdean teilatuko beste atal bat prestatzen ari dira.
2014ko urriak 15 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Eraikinaren hego-mendebaldean langileak altzairuzko habeak jartzen. Eraikinaren alde honetan sukaldea, jangela, garbitegia eta beste zerbitzu batzuk egongo dira.
2014ko urriak 15 (Warwick gunea)
Ur beltzen hodiak jartzen ari den langile bati eskuko erratz bat ematen diote.
2014ko urriak 20 (Warwick gunea)
Pareta faltsu hau kareorearen kolorea probatzeko eta adreiluak nola jarri ikusteko erabili zuten. Iritsi berriak ziren igeltseroak trebatzeko ere erabili zen. Hau lortu ondoren pareta botatzen ari dira.
2014ko urriak 31 (C bizilekua)
Garabi bat bi isuritako teilatuaren zati baten erdia altxatzen ari da. Urrutitik begiratzean, teilatuaren forma honek eraikinari itxura politagoa ematen dio.
2014ko azaroak 7 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
95.000 litrotako erregai-depositu bat jartzen ari dira. Bertako erregaia galdarentzat erabiliko da.
2014ko azaroak 12 (C bizilekua)
Argazki honetan eraikinaren hegoaldea eta eskuinaldean Sterling Forest (Blue Lake) lakua ikusten da. Fatxadako tonu eta egitura desberdinek eraikinaren itxura hobetzen dute.
2014ko azaroak 21 (Mantentze eraikina eta bertakoentzako aparkalekua)
Iturginak diren senar-emazte hauek hormigoia bota aurretik isur-hodiak jartzen.
2014ko azaroak 28 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Langile batzuk teilatuko elurra garbitzen ari dira.
2014ko abenduak 1 (Mantentze eraikina eta bertakoentzako aparkalekua)
Beste bikote bat egin behar diren iturgin lanak berrikusten ari da.
2014ko abenduak 10 (Mantentze eraikina eta bertakoentzako aparkalekua)
Egun elurtsu batean zulatze eta hormigoi lanekin jarraitzen da, baita estrukturak muntatzen ere. Argazkiaren goi-ezkerraldean eraikina plastikozko olan batez estalia ikus daiteke. Era horretara, hormigoia isurtzen eta suaren aurkako materialekin lan egiten jarraitu daiteke. Lan hauek tenperatura jakin batean egin behar dira.
2014ko abenduak 12 (D bizilekua)
Lurrin mintzak jartzen ari dira hormigoizko zutabe eta eraikin ertzetan kanpoko panelak jarri aurretik.
2014ko abenduak 15 (Warwick gunea)
Mendebalderantz ateratako argazkia. Goialdean bizilekuen eraikinak ikus daitezke. Argazki erdialdean dagoen eraikina zerbitzuak eskaintzen diren eta bulegoak dituen eraikina da. Lur sailak 100 hektarea ditu eta eraikuntzarako sailaren %20a baino gutxiago erabili da, era horretan, basoan ia eraginik ez izanez.
2014ko abenduak 15 (Warwick gunea)
Ekialderantz ateratako argazkia eta behealdean C eta D bizilekuak ikus daitezke. C bizilekuan, bi isuritako teilatua amaitzeko metalezko xaflak jartzen ari dira langileak.
2014ko abenduak 25 (C bizilekua)
Arotz bat eredutzat erabiliko den logelan zurezko lurzorua ipintzen. Logela bakoitzaren dekoraziorako 4 aukera daude. Aukera bakoitzean pintura, moketa, zoru, altzarien gainalde eta azuleju desberdinak aurki daitezke.
2014ko abenduak 31 (Zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikina)
Hormigoizko zorua eskuz amaitzen da isurbideek inklinazio egokia izan dezaten.
2014ko abenduak 31(C bizilekua)
77 urte dituen teknikari bat zuntz optikoaren kablea jartzen ari da. Lanak amaitzen direnerako kable mota honetako 30 km erabiliko dira.