Saltatu edukira

Terminologia gida

Terminologia gida

Eskerrik asko Jehobaren lekukoen jardueretan interesa erakusteagatik. Hurrengo gidak gure erakunde erlijiosoarekin zerikusia duten terminoak nola idazten diren eta zer esan nahi duten azaltzen du. Zerrenda honetan ez dagoen termino bati buruz galderaren bat baduzu, mesedez, jarri harremanetan Jehobaren lekukoen sukurtsal batekin.

adindun. Espiritualki heldua den Lekuko gizonezkoa, kongregazioa zaintzeko eta irakasteko izendatua. Adindunek bete beharreko baldintzak Bibliako aipu hauetan azaltzen dira: 1 Timoteori 3:1-7; Titori 1:5-9; Santiago 3:17, 18; 1 eta 1 Pedro 5:2. Adindunak ez du dirurik jasotzen bere zerbitzuagatik eta ez da bere kongregazioaren edo Jehobaren lekukoen beste edozein erakunderen langile bat. Adindun gehienek lan egiten dute euren burua eta familia mantentzeko. Adindunak ez dira klase klerikal bat eta ez da bereizketarik egiten beraien eta kongregazioaren parte diren besteen artean. Ez da ohorezko titulu bat.

aitzindari. Predikazioan ordu kopuru zehatz bat ematen saiatzen den Lekuko bataiatu bati deitzeko erabiltzen den izena. Gehienetan, «aitzindari erregular» izenaren laburdura bezala erabiltzen da. Hau, urtero 600 ordu (hilero 50 ordu) predikatzen saiatzen da. Batzuetan, «aitzindari laguntzaile» izenaren laburdura bezala erabiltzen da. Hau, hilabete batean edo gehiagotan 15 edo 30 ordu predikatzen saiatzen da. Aitzindariak ez du dirurik jasotzen bere zerbitzuagatik eta ez da bere kongregazioaren edo Jehobaren lekukoen beste edozein erakunderen langile bat. Aitzindari gehienek lan egiten dute beraien burua mantentzeko. Ez da ohorezko titulu bat.

anaia. Jehobaren lekuko izateko bataiatuta dagoen gizonezko bat. Ez da ohorezko titulu bat.

anaiarte. Mundu osoko Jehobaren lekukoek osatzen duten taldea, bai emakumezkoek, baita gizonezkoek ere (1 Pedro 5:9).

arreba. Jehobaren lekuko izateko bataiatuta dagoen emakumezko bat. Ez da ohorezko titulu bat.

aste barruko bilera. Astero ospatzen den kongregazio bilera, normalean aste barruko gau batean egiten dena. Bilera honek hiru atal ditu eta Kristauon zerbitzu eta bizimodua deitzen da. Bilera honen helburua Lekukoei Jainkoaren zerbitzari trebeagoak izaten laguntzea da. Jehobaren lekukoen bilera guztiak bezala, nahiz aurrez aurre edo bideokonferentzia bidez egon, doakoa da eta ez da diru bilketarik egiten.

berriemaile. Jehobaren lekukoen kongregazio baten parte izanik predikazioan aritzen den pertsona. Berriemaile izateko baldintza batzuk hauek dira: Bibliako oinarrizko irakaspenak ulertzea eta sinestea, eta Jainkoaren printzipioen arabera bizitzea. Berriemaileak ez du dirurik jasotzen bere zerbitzuagatik eta ez da bere kongregazioaren edo Jehobaren lekukoen beste edozein erakunderen langile bat. Ez da ohorezko titulu bat.

Betel, betelita, Betel familia. «Betel» hitzak «Jainkoaren Etxe» esan nahi du hebreeraz. Herrialde edo zonalde bakoitzean, Jehobaren lekukoek Biblian oinarritutako jarduerak zuzentzeko eta mantentzeko erabiltzen dituzten eraikinak dira. Eraikin hauetan zerbitzatzen duten lekukoak orden erlijioso baten parte dira eta «betelita» deitzen zaie. Ez dute soldatarik jasotzen. Familia baten antzera, eraikin hauetan elkarrekin bizi, Jainkoa adoratu eta lan egiten dutenez, «Betel familia» ere deitzen zaie. «Betelita» terminoa ez da bertan daudenak goratzeko ohorezko titulu bat.

Biblia. Mundu Berriko Itzulpena. Jehobaren lekukoek itzulitako eta argitaratutako Hebrear Idazkien («Testamentu Zaharra») eta Idazki Grekoen («Testamentu Berria») izenburu osoa. Mundu Berriko Itzulpena izenaz ere deitzen zaio.

bilera publikoa. Astero, normalean asteburuetan, ospatzen den kongregazio bilera. Honetan, publiko orokorrari zuzenduta dagoen Biblian oinarritutako 30 minutuko hitzaldi bat ematen da. Honen ondoren Talaia ikasketa egin ohi da. Talaiaren ikasketarako edizioak Biblian oinarritutako artikuluak ditu. Talaia ikasketan artikulu bat ordu betez aztertzen da galdera eta erantzunen bitartez. Jehobaren lekukoen bilera guztiak bezala, nahiz aurrez aurre edo bideokonferentzia bidez egon, doakoa da eta ez da diru bilketarik egiten.

biltzar. Jehobaren lekukoen hainbat kongregaziok izaten duten bilera da. Ikusi:  eskualde biltzar,  lurralde biltzar eta  nazioarteko biltzar.

eskualde. Zonalde berean dauden Jehobaren lekukoen kongregazio taldea.

eskualde arduradun. Esperientzia handiko adindun bat da. Sukurtsalak gidatuta, eskualdeko kongregazioak bisitatzen ditu, normalean, urtean bitan. Ezkonduta badago, bere emaztearekin batera egiten du. Kongregazioarekin elkartzen direnak pertsonalki animatzeaz gain, kongregazioko adindun eta laguntzaileak animatu eta gidatzen ditu. Kongregazio bakoitzerako programa zehatz bat prestatzen du. Ez da ohorezko titulu bat.

 eskualde biltzar. Urtean bitan Jehobaren lekukoen hainbat kongregaziok izaten duten egun bateko bilera da. Publikoak dira eta espiritualki sendotzeko helburua dute. Programan zehar, Bibliak adin desberdinetako entzuleei nola lagundu ahal dien azaltzen da. Antzezpenak egiten dira, Bibliako aholkuak eguneroko bizitzan praktikan nola jarri erakusteko. Askotan Jehobaren lekukoen biltzar aretoetan izaten dira. Hala ere, alokatutako aretoetan edo online izan daitezke. Normalean, asteburuetan egiten dira. Dohainik dira eta ez da diru bilketarik egiten.

Esnatu! Jehobaren lekukoek argitaratu eta banatzen duten aldizkari bat da. Lehen alea 1919​an argitaratu zen The Golden Age (Urrezko aroa) izenburuarekin. Ondoren, 1937​an Consolation (Kontsolamendu) izenburua jarri zitzaion. Bukatzeko, 1946​ko abuztuaren 22​ko aletik aurrera, Esnatu! izenburua jartzea erabaki zen, Bibliak deskribatzen duen garai garrantzitsu honetan ez lokartzeko ideia transmitituz. Munduan zehar gehien zabaltzen den aldizkarietako bat da.

Galaad, Galaadeko Biblia Eskola. Watchtower-en Galaadeko Biblia eskolaren laburdura. 1943​an sortu zen misiolariak trebatzeko. Gaur egun, eskola honetara gonbidatzen diren Jehobaren lekukoek bost hilabetez Biblia sakonki aztertzen dute. Bakarrik doanean «eskola» letra txikiz idazten da.

Jehoba. Bibliaren arabera, Jainko ahalguztidun eta Sortzailearen izen propioa (Lukas 4:8). Jehobaren lekukoei buruz hitz egitean, «Jehoba» ez da hauei deitzeko erabiltzen den termino bat (adib. «Jehoba bat»).

 Jehobaren lekukoak. Jehoba Jainkoa adoratzen duten eta beraien denbora Bibliak irakasten duena modu desberdinetan erakusten duen erlijio kristau taldea. Irakastean duten helburua Jainkoaren Erreinuari edo gobernuari buruzko berri onak zabaltzea da (Mateo 24:14). Izen honek beste erlijioetatik desberdintzen ditu. Jainkoaren izena eramateaz gain, Bere izenaren alde ekintza erlijiosoak egiten dituzte boluntario moduan. Pertsona bat Jehobaren lekuko izateko, hurrengo gauzak egin behar ditu: Bibliako oinarrizko irakaspenen ezagutza lortu, predikazio publikoan parte hartzeko baldintzak bete, Jehobaren lekukoen kongregazio baten parte izan, eta Jehoba Jainkoari pertsonalki eskaini dela erakusteko bataiatu. Artikulu bateko lehen aipamenean izen ofizial osoa jarri beharko litzateke, «Jehobaren lekukoak». Onargarria den beste aukera bat «Lekukoak» da. Bakoitzari buruz hitz egiteko erabili «Lekuko bat» edo «Jehobaren lekuko bat» (Isaias 43:10).

Jehobaren lekukoen bilera areto. Kongregazioek erabiltzen duten adoraziorako lekua. Bilera areto bakoitza kongregazio batek edo bat baino gehiagok erabili dezake. Askotan «bilera areto» deitzen zaio. Mesedez, leku hauei buruz hitz egiteko, ez erabili «eliza» hitza.

Jehobaren lekukoen biltzar areto. Jehobaren lekukoen areto handi bat da. Bertan, zonalde bateko kongregazioak elkartzen dira luzeagoak diren bilerak egiteko. «Biltzar areto» ere deitzen zaio.

Jehobaren lekukoen Zuzendari Batzordea. Mundu mailako Jehobaren lekukoen behar espiritualez arduratzen den adindun talde txikia. Askotan «Zuzendari Batzorde» laburdura erabiltzen da. Biblian oinarritutako argitalpenen prestaketan zuzenean parte hartzen dute. Nahiz eta Zuzendari Batzordeak mundu mailako Lekukoen jarduerak antolatu, Jehobaren lekukoen Burua Jesu Kristo dela argi dute. Zuzendari Batzordearen bulegoak Jehobaren lekukoen egoitza nagusian (Warwick, New York, AEB) kokatuta daude.

Jesu Kristo. Jainkoaren Seme bakarra (Joan 3:16). Jehobaren lekukoentzat Jesu Kristo beraien Liderra da eta bere eredua imitatzen eta bere irakaspenak praktikan jartzen saiatzen dira. Jehobaren lekukoentzat inoiz bizi izan den gizonik onena eta Jehobaren lekukorik inportanteena da. Gainera, Jehobak beraren bidez salbatuko ditu gizakiak (Isaias 9:5, 6 [9:6, 7, NWT]; Apokalipsia 1:5).

Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapena. Honela ere deitzen zaio: Jaunaren azken afaria, Jaunaren Afaria, Azken Afaria, Oroitzapena edo Jesusen heriotzaren oroitzapena. Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapena urtero ospatzen da. Jehobaren lekukoentzat urteko ekitaldirik garrantzitsuena da eta Jesu Kristok bere jarraitzaileei ospatzeko agindu zien ospakizun erlijioso bakarra (Lukas 22:19, 20).

kongregazio. Elkarrekin Jainkoa adoratzeko helburuarekin erregularki biltzen den Lekukoen talde antolatu bat. Adindun talde batek Biblian oinarritutako irakaskuntza programak zuzentzeko ardura du, baita talde bezala eta pertsonalki kongregazioari gida espirituala emateko ere. Kongregazio bilerak publikoak dira. Dohainik dira eta ez da diru bilketarik egiten.

kongregazioko laguntzaile. Espiritualki heldua den Lekuko gizonezko bat, adindunei kongregazioa zaintzen laguntzen diena. Kongregazioko laguntzaile bezala zerbitzatzeko, 1 Timoteori 3:8-10, 12, 13 eta Titori 2:6-8 pasarteetan aipatzen diren baldintzak bete behar ditu. Kongregazioko laguntzaileek kongregazio batean antolakuntza eta beste hainbat gauza praktikoez arduratzen dira. Kongregazioko laguntzaileak ez du dirurik jasotzen bere zerbitzuagatik eta ez da bere kongregazioaren edo Jehobaren lekukoen beste edozein erakunderen langile bat. Kongregazioko laguntzaile gehienek lan egiten dute beraien burua eta beraien familia mantentzeko. Kongregazioko laguntzaile batzuek, denborarekin, adindunak izateko baldintzak bete ditzakete. Ez da ohorezko titulu bat.

 lurralde biltzar. Lurralde bateko hainbat kongregaziok urtero ospatzen duten hiru eguneko biltzarra. Biltzar hauek publikoak dira eta espiritualki sendotzeko helburua dute. Programan zehar, Bibliak adin desberdinetako entzuleei nola lagundu ahal dien azaltzen da. Antzezpenak egiten dira, Bibliako aholkuak eguneroko bizitzan praktikan nola jarri erakusteko. Biltzar hauek askotan alokatutako leku handietan egiten dira, esaterako, estadio eta biltzar-zentroetan. Lurralde biltzar txikiagoak Jehobaren lekukoen biltzar aretoetan ere ospatzen dira. Normalean biltzarraren programa ostiraletik igandera izaten da. Azken urteetan programaren grabaketa eskuragarri egin da online. Jehobaren lekukoen bilera guztiak bezala, doakoa da eta ez da diru bilketarik egiten.

misiolari. Jehobaren lekukoen Zuzendari Batzordeak munduko eremu desberdinetara bidaltzen duen bataiatutako Lekuko bat. Misiolariak beraien etxea uzteko eta, batzuetan, atzerrira joateko prest daude Erreinuaren berri onak zabaltzeko (Mateo 24:14).

 nazioarteko biltzar. Jehobaren lekukoek Jainkoa adoratzeko eta Bibliari buruz ikasteko antolatzen duten hiru eguneko bilera. Mundu osoko hiri desberdinetan egiten dira eta urte gutxiren barruan errepikatzen dira. Herrialde desberdinetako Lekukoak delegatu moduan gonbidatuak izaten dira. Biltzar hauek publikoak dira eta, gutxienez, bi helburu ditu: bertara joaten direnei Jainkoarengana gehiago gerturatzen laguntzea eta Jehobaren lekukoen mundu mailako batasuna indartzea. Nazioarteko biltzarrak normalean alokatutako lekuetan egiten dira ostiraletik igandera. Dohainik dira eta ez da diru bilketarik egiten.

 predikatze lan. Lekukoek publikoki egiten duten jarduera Jesusen ondorengo agindua betetzeko: «Erreinuaren berri onak lur osoan predikatuko dira nazio guztiek entzun ditzaten» (Mateo 24:14; 28:19).

predikazio. Ikusi hurrengo sarrera:  predikatze lan.

Sukurtsal Batzordea. Sukurtsal bat ezartzen denean, Sukurtsal Batzorde bat izendatzen da hiru adindun edo gehiagorekin. Hauek, sukurtsalak gainbegiratzen duen herrialdearen edo herrialdeen jardueraz arduratzen dira.

sukurtsal bulego. Sukurtsal Batzorde baten administrazio zentroa da. Honek, herrialde batean edo batzuetan, Jehobaren lekukoen jarduera espiritualak gainbegiratzen ditu. Batzuetan, «sukurtsal» hitza ere erabiltzen da.

Talaia. Jehobaren Erreinuaren berri ematen. Jehobaren lekukoek argitaratzen eta banatzen duten aldizkari garrantzitsuenaren izenburu osoa. Talaia izenaz ere deitzen zaio. Aldizkariaren izenak Jainkoaren helburuak betetzen diren bitartean erne egotearen ideia azpimarratzen du eta irakurleak hau egiten laguntzea da bere helburua (Mateo 24:42). Talaiaren edizio publikoa interesa duten pertsonei eskaintzen zaie dohainik. Talaiaren ikasketarako edizioa mundu osoko kongregazioetan astero erabiltzen da, galdera eta erantzunen bidez egiten den azterketan. Talaia ingelesez (The Watchtower) 1879​tik etengabe argitaratu da. Munduan zehar gehien zabaltzen den aldizkarietako bat da.

OHARRA: Jehobaren lekukoei buruz idaztean, mesedez, izen osoa erabili lehenengo aipamenean. Informazio gehiagorako ikusi honako sarrera:  Jehobaren lekukoak.