Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Gogor lan egiten ikastea kirola egitea bezala da, orain eta etorkizunean lagunduko dizu

GAZTEENTZAT

11. Langilea izan

11. Langilea izan

ZER ESAN NAHI DU?

Langileak direnei lan egiteak ez die beldurrik ematen. Kontrara, euren edo besteen beharrak asetzeko gogor lan egitea gustukoa dute, nahiz eta egin behar duten lana ikusgarria ez izan.

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Gustukoa ez izan arren, bizitza betebeharrez josita dago. Gaur egun jende askok gogor lan egitea gogoko ez duenez, langilea izatea abantaila bat da (Kohelet 3:13).

«Gogor lan egiten duzunean harro eta gustura sentitzen zarela ikasi dut. Honen ondorioz, lan egitea gero eta gehiago gustatzen zait. Gainera, langile on eta arduratsua bazara, besteen aurrean izen ona lortuko duzu» (Reyon).

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Nekeak [“lan gogorrak”, NWT] beti du bere irabazia» (Esaera Zaharrak 14:23).

ZER EGIN DEZAKEZU?

Lanari buruzko ikuspuntu positiboa izateko, jarraitu ondorengo gomendioak.

Saiatu gauzak ongi egiten. Arreta osoa jarri egiten ari zaren lan horretan, etxean, eskolan edo lantokian zauden inporta gabe. Zerbait ongi egiten baduzu, bilatu hobeto edo azkarrago egiteko moduak. Zenbat eta trebeagoa izan zure lanean, gero eta gehiago gozatuko duzu.

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Aurkitu duzu bere lanean trebea den norbait? Erregeen zerbitzura egongo da eta ez edonolako jendearenera» (Esaera Zaharrak 22:29).

Pentsatu besteengan. Gehienetan, zure ardurak betetzen dituzunean besteei ere laguntzen diezu. Adibidez, etxean ematen dizkizuten lanak egiten badituzu, zure familiakideen zama arinduko duzu.

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Zorion gehiago du emateak hartzeak baino» (Eginak 20:35).

Eskatutakoa baino gehiago egin. Beharrezkoa dena soilik egin beharrean, saiatu zaitez eskatzen dizutena baino zertxobait gehiago egiten. Honela, zu izango zara zure bizitzaren jabe. Gehiago egingo duzu, ez besteek behartzen zaituztelako, zuk erabaki duzulako baizik (Mateo 5:41).

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Mesede hori gogoz egin dezazun eta ez behartuta» (Filemoni 14).

Orekatsua izan. Langilea izateak ez du esan nahi lanarekin obsesionatuta egon behar duzunik. Orekatsua denak lan gogorraz eta atsedenaz gozatzen du.

BIBLIA PRINTZIPIOA: «Hobe da eskukada bat atseden, bi eskukada lan gogor eta haizeari segika ibili baino» (Kohelet 4:6NWT).