Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Laguntza bilatu

Laguntza bilatu

Laguntza bilatu

«Bati erasotzen diotelarik, biek eginen dute aurre» (Kohelet 4:12).

BESTEEN laguntza daukagunean, aukera gehiago ditugu gure etsaiak garaitzeko, edozein direla ere. Beraz, erretzeari utzi nahi badiozu, zuhurra izan daiteke zure familiaren eta lagunen laguntza bilatzea edo pazientziaz laguntzeko prest dagoen edonorena.

Erretzeari utzi dion pertsona baten laguntza bilatu dezakezu. Berak hobeto ulertu eta lagunduko dizu. «Besteen laguntza balio handikoa izan zen niretzat», dio Danimarkako Torben izeneko kristau batek. Indian bizi den Abrahamek, ondorengoa idazten du: «Nire familiak eta beste kristauek erakutsi zidaten bihotzezko maitasunak nire ohitura txarrak uzten lagundu zidan». Baina batzuetan familia eta lagunen laguntza ere ez da nahikoa izaten.

Bhagwandas izeneko gizon batek honakoa dio: «27 urtez erre nuen, baina Bibliak ohitura zikinei buruz esaten duena ikasi nuenean, erretzeari uztea erabaki nuen. Gutxiago erretzen saiatu nintzen. Lagunez aldatu eta laguntza profesionala bilatu nuen. Baina ez nuen lortu. Orduan, gau batean, Jehobari bihotzez otoitz egin eta erretzeari uzten laguntzeko erregutu nion. Eta, azkenik, lortu nuen!».

Egin behar duzun beste gauza garrantzitsu bat, seguruenik izango dituzun zailtasunei aurre egiteko prestatzea da. Zeintzuk dira zailtasun horiek? Hurrengo artikuluan azalduko dira.

[Taula]

ERABILI BEHARKO AL NITUZKE ERRETZEARI UZTEKO BOTIKAK?

Erretzeari uzteko botikekin, nikotina partxeekin adibidez, diru asko irabazten da. Beraz, hauek erabiltzea erabaki baino lehen, ondorengo galderak aztertu:

Zeintzuk dira abantailak? Botika hauek gomendatzen dituztenek, erretzeari uzteagatik sortzen diren ondorio txarrak arintzen dituztela esaten dute. Baina jende guztia ez dago abantaila hauekin ados.

Zeintzuk dira arriskuak? Botika batzuek goragalea, depresioa edo pentsamendu suizidak sortu ahal dituzte. Gainera, gogoratu ordezkatze terapia hauek nikotina jasotzeko beste modu bat besterik ez direla eta osasunerako arriskutsuak izaten jarraitzen dutela. Beraz, botika hauek erabiltzea erabakitzen duenak, nikotinari adikzioa izaten jarraitzen du.

Zer beste aukera dago? Inkesta batean erretzeari utzi zioten pertsonen % 88⁠ak botikarik jaso gabe lortu zuela esan zuen.