Korintoarrei Bigarrena 7:1-16

  • Garbitu gaitezen kutsatzen duen guztitik (1)

  • Paulo korintoarrengatik poztu (2-4)

  • Titok txosten ona ekarri (5-7)

  • Jainkoak atsegin duen tristura eta damua (8-16)

7  Beraz, maiteok, promes hauek ditugunez, garbitu gaitezen gorputza* eta espiritua kutsatzen duen guztitik, Jainkoari errespetu handia* izanez gure santutasuna perfekzionatuz. 2  Egin tokia guretzat zeuen bihotzetan. Guk ez dugu inor modu injustuan tratatu, ez dugu inor okerreko bidetik eraman, eta ez gara inortaz aprobetxatu. 3  Hori ez dut zuek kondenatzeko esaten, zeren lehenago esan dizuet geure bihotzetan zaudetela, bai elkarrekin hiltzeko, baita elkarrekin bizitzeko ere. 4  Askatasun osoz hitz egiten dizuet. Oso harro nago zuetaz. Guztiz kontsolatuta sentitzen naiz, eta gure sufrimendu guztien erdian pozez gainezka nago. 5  Egia esan, Mazedoniara iritsi ginenean, ez genuen* inolako lasaitasunik izan, baizik eta mota guztietako sufrimenduak izaten jarraitu genuen: borrokak kanpoan eta beldurrak barruan. 6  Baina Jainkoak, desanimatuta daudenak kontsolatzen dituenak, Titoren bisitarekin* kontsolatu gintuen. 7  Eta ez bakarrik bere bisitarekin, baizik eta zuei esker jaso zuen kontsolamenduarekin ere. Kontatu zigun ni ikusteko gogo handia duzuela, oso triste zaudetela eta niregatik oso kezkatuta. Horregatik, are gehiago poztu nintzen. 8  Beraz, nire gutunarekin triste jarri bazintuztedan ere, ez naiz damutzen. Hasieran damutu nintzen arren (gutunak triste jarri zintuztela ikusita, nahiz eta denbora gutxian izan), 9  orain poztu egiten naiz, ez triste jarri zintuztedalako, baizik eta tristura horrek damutzera eraman zintuztelako. Jainkoak atsegin duen moduan jarri zineten triste eta, horregatik, ez zenuten gure erruz kalterik jaso. 10  Zeren Jainkoak atsegin duen tristurak salbamenera daraman damua* sortzen du, eta inor ez da honetaz damutzen. Baina munduaren tristurak heriotza sortzen du. 11  Begira zein eragin izan duen zuengan Jainkoak atsegin duen tristurak: zuen izenak garbitu dituzue, zuen haserrea eragin du, Jainkoari errespetu handia* izan diozue, bihotzez ahalegindu zarete, desio bizia izatera iritsi zarete eta okerra zuzendu duzue. Gai horretan, zentzu guztietan garbiak* zaretela erakutsi duzue. 12  Idatzi nizuen arren, ez nuen idatzi okerra egin zuenarengatik, ezta okerra sufritu zuenarengatik ere, baizik eta zuek guri obeditzeko egindako ahaleginak, bai zuen artean eta bai Jainkoaren aurrean, agerian egoteko. 13  Hori da kontsolatu gaituena. Baina kontsolatuta sentitzeaz gain, are gehiago poztu gaitu Titoren pozak, zuek guztiok indarberritu zenutelako. 14  Zeren bere aurrean zuetaz harrotu banaiz, ez nauzue lotsagarri utzi. Izan ere, esan genizkizuen gauza guztiak egia diren bezalaxe, argi geratu da Titoren aurrean harrotasunez esandako gauza guztiak ere egia direla. 15  Gainera, zuei dizuen maitasun goxoa are gehiago hazten da zuen guztion obedientzia gogoratzen duenean, eta errespetu handiz* eta dardaraz hartu zenutela. 16  Poz-pozik nago gauza guztietan zuengan konfiantza* izan dezakedalako.

Oharra

Lit. «haragia».
Lit. «beldurra». Ikusi Glosarioa, beldurra Jainkoari.
Lit. «gure haragiak ez zuen».
Lit. «presentziarekin».
Lit. «pentsaera aldaketa».
Lit. «beldurra». Ikusi Glosarioa, beldurra Jainkoari.
Edo «kastoak; malezi gabeak».
Lit. «beldurrez». Ikusi Glosarioa, beldurra Jainkoari.
Edo agian «zuei esker animo handia».