Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

JARRAIPENA EGIN

9. IKASGAIA

Enpatia

Enpatia

Printzipioa: «Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin» (Erm. 12:15).

Jesusek egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Markos 6:30-34. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Zergatik egon nahi zuten «beraiek bakarrik» Jesus eta bere apostoluek?

  2.   Zerk bultzatu zuen Jesus jendetzari irakastera?

Zer ikasten dugu Jesusen eredutik?

2. Enpatiak gure mezuari buruz hitz egitera bultzatzeaz gain, jendeaz arduratzera bultzatzen gaitu.

Jesus imitatu

3. Arreta osoz entzun. Utzi pertsonari pentsatzen duena azaltzen. Hizketan ari denean ez moztu, eta ez utzi berehala alde batera bere sentimenduak, kezkak edo kontrako argudioak. Adi-adi entzunez, pentsatzen duenak arduratzen zaituela erakutsiko duzu.

4. Interesa duen pertsonarengan pentsatu. Berarekin hitz egindakoa oinarritzat hartuz, galdetu zeure buruari:

  1.    «Zergatik du beharrezkoa egia entzutea?».

  2.   «Nola hobetuko du Biblia aztertzeak bere bizimodua eta etorkizuna?».

5. Lagunduko dioten gauzei buruz hitz egin. Ahal bezain laster, erakutsi Biblia ikastaro batek bere galderak nola erantzun ahal dizkion, baita alderdi askotan nola lagundu diezaiokeen ere.

HONAKOA ERE IKUSI

Erm. 10:13, 14; Flp. 2:3, 4; 1 Ped. 3:8