Amaituko ote da inoiz sufrimendua?
Zer esango zenuke?
-
Bai
-
Ez
-
Beharbada
HARA BIBLIAK ZER ESATEN DUEN
«Jainkoak [. . .] begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik» (Apokalipsia 21:3, 4, Elizen Arteko Biblia).
ZER ERAGIN IZAN DEZAKE HONEK ZURE BIZIAN?
Jainkoak ez dituela gure arazoak eragiten jakingo duzu (Santiago 1:13).
Jainkoa guztioz arduratzen dela jakiteak bihotza arinduko dizu (Zakarias 2:12 [2:8, Traducción del Nuevo Mundo]).
Sufrimendua erabat amaituko denaren itxaropena izango duzu (37. Salmoa 9-11).
SINETS AL DEZAKEGU BENETAN BIBLIAK ESATEN DUENA?
Bai, badaude behintzat bi arrazoi:
-
Jainkoak sufrimendua eta bidegabekeria gorroto ditu. Ba al dakizu nola sentitu zen Jehoba antzinan bere herriarekin krudeltasunez jokatu zutenean? Honakoa dio Bibliak: «Hunkitu egiten zen haietaz Jauna beren menderatzaile[en] [. . .] azpian egiten zituzten negarrengatik» (Epaileak 2:18, Elizen Arteko Biblia).
Jehoba besteak mintzen dituztenen aurka dago eta horregatik «errugabearen odola isurtzen duten eskuak» gorrotatzen dituela dio Bibliak (Esaera Zaharrak 6:16, 17).
-
Jainkoa gutako bakoitzaz arduratzen da. Gizaki bakoitza «bere okerraz eta atsekabeaz oharturik» dago. Arduratuko ote da Jehoba bakoitzaren nahigabeaz era berean? Horixe baietz! (2 Kronikak 6:29, 30).
Bere Erreinuaren bidez, pertsona bakoitza sufriarazten duena kenduko du (Mateo 6:9, 10). Hori gertatu artean, bera bilatzen saiatzen ari direnak maitasunez kontsolatzen ditu (Eginak 17:27; 2 Korintoarrei 1:3, 4).
PENTSA EZAZU HONETAN
Zergatik uzten du Jainkoak sufrimendua izaten?
Bibliako hurrengo pasarteek galdera honi erantzuten diote: ERROMATARREI 5:12 eta 2 PEDRO 3:9.