18. kanta
Jainkoaren maitasun leiala
(Isaias 55:1-3)
1. Maitasun leiala!
Jainkoa maitasuna da.
Bidali zuen semea
ordainduz erreskatea,
zuzenak izan gaitezen
zoriontasuna lortzen.
(ERREPIKA)
Edazue dohainik
bizitzaren uretik!
Zaretenak egarri
lasterka etorri!
2. Maitasun leiala!
Jainkoa maitasuna da.
Kristo jarri du Errege,
maite gaituen seinale,
bete du bere ituna,
hemen dugu Erreinua!
(ERREPIKA)
Edazue dohainik
bizitzaren uretik!
Zaretenak egarri
lasterka etorri!
3. Maitasun leiala!
Jainkoa maitasuna da.
Lagun ditzagun apalak
zuzen ditzaten bideak,
kontsolatu nahi ditugu.
Jainkoa alde daukagu!
(ERREPIKA)
Edazue dohainik
bizitzaren uretik!
Zaretenak egarri
lasterka etorri!
(Ikusi Sal 33:5; 57:11 [57:10, NW]; Ef 1:7 ere)