Nola arduratzen da Jainkoa gorrez?
Gaur egun, gutxi gorabehera, 70 milioi gor inguru daude mundu osoan zehar. Beraien artean 200 zeinu hizkuntza baino gehiagotan komunikatzen dira. Zoritxarrez, askok gaizki tratatzen dituzte:
«Munduan zehar ez dira kontutan hartzen gorren eta entzuteko zailtasunak dituztenen eskubideak» (Ameriketako Estatu Batuetako Gorren erakunde nazionala).
«Garatzen ari diren herrialdeetan, gorrak pobreen artean pobreenak dira. Hauek beharrezko heziketa, lana eta informazioa izateko zailtasunak dituzte» (Mundu mailako gorren federazioa).
Nola ikusten ditu Jainkoak gorrak? Zer dio Bibliak gorrei buruz? Eta nola laguntzen diete gaur egun Jehobaren lekukoek?
Nola ikusten ditu Jainkoak gorrak?
Bibliak dio Jehoba a gorrez arduratzen dela. Jainkoak behar bezala tratatuak izatea eta Berak eskaintzen duen heziketa jasotzea nahi du.
Biblia aipua: «Ez madarikatu gorra» (Lebitarrena 19:14).
Esanahia: Jehobaren Legearen arabera, antzinako israeldarrek gorren eskubideak babestu behar zituzten.
Biblia aipua: «Jainkoak ez du bereizketarik egiten» (Eginak 10:34).
Esanahia: Jehoba kultura, jatorri eta hizkuntza guztietako jendeaz arduratzen da, gorrez barne.
Biblia aipua: «Jesus hiri eta herri guztietan barrena ibiltzen hasi zen […], Erreinuko berri onak predikatzen» (Mateo 9:35).
Esanahia: Jesus Jainkoaren Erreinuari eta honek jendearengatik, gorrak barne, egingo duena azaltzeko etorri zen Lurrera (Mateo 6:10).
Biblia aipua: «Gorrek entzutea eta mutuek hitz egitea ere» lortu zuen (Markos 7:37).
Esanahia: Jainkoaren Erreinuak gorrek entzutea eta hitz egitea lortuko duela erakutsi zuen Jesusek. Behin, gor bat sendatu baino lehen, Jesus keinuen bidez komunikatu zen berarekin (Markos 7:31-35).
Biblia aipua: «Orduan, itsuek ikusi egingo dute berriro eta gorrek entzun» (Isaias 35:5).
Esanahia: Jehobak aurresaten du gorrek berriro entzungo dutela (Isaias 29:18).
Zer egiten dute gaur egun Jehobaren lekukoek gorrei laguntzeko?
Jehobaren lekukook, mundu mailako gorrei, Jainkoaren esperantzazko mezua eramaten diegu. Nola egiten dugu hau? Biblia eta Biblia ikasteko bideoak 100 zeinu hizkuntza baino gehiagotan argitaratzen ditugu. Gainera, Biblia ikastaroak eskaini eta bilerak antolatzen ditugu zeinu hizkuntzan. Guzti hau, inolako kosturik gabe eskaintzen dugu Jainkoari buruz ikasi nahi duenarentzat. Zergatik? Jesusek hurrengoa adierazi zuelako: «Dohainik jaso zenuten, dohainik eman» (Mateo 10:8).
Informazioa hurrengoen bitartez online ikusi edo jaitsi dezakezu:
JW.ORG. Edozein orrialdetan, goiko aldean dagoen hizkuntza ikonoa sakatu zeinu hizkuntza bat aukeratzeko.
JW Library Sign Language aplikazioa. Zure gailu elektronikoan dohainik instalatu eta, bertan, edozein bideo jaitsi edo zuzenean ikusi dezakezu zeinu hizkuntzan.
Biblia ikasteko zer laguntza eskaintzen ditugu?
Biblia zeinu hizkuntzan. Zeinu hizkuntzan argitaratu zen lehen Biblia osoa, amerikar zeinu-hizkuntzako Mundu Berriko Itzulpena izan zen. Mundu Berriko Itzulpena eskuragarri dago, osoa edo zatika, zeinu hizkuntza askotan; eta, urtero, zeinu hizkuntza gehiagotan argitaratzen da (Hizkuntzen zerrenda ezagutzeko edo Biblia online ikusteko, begiratu « Biblia. Mundu Berriko Itzulpena zeinu hizkuntzan» taula).
Ikusi La Traducción del Nuevo Mundo completa en lenguaje de señas americano ya está disponible edo La Traduction du monde nouveau en entier est maintenant disponible en langue des signes américaine bideoa, Biblia zeinu hizkuntzan argitaratzeko egiten den lana ezagutzeko.
JW Library Sign Language aplikazioa instalatu Biblia irakurtzeko erraztasun gehiago izateko. Aplikazio honek Biblia bertset zehatz bat bilatzeko aukera ematen du.
Dmytro eta Vita gorrak dira eta beraien seme-alabek entzuten dute. Ikusi familiari zein lagungarri izan zaion Biblia egunero zeinu hizkuntzan ikustea.
Biblia irakasteko bideoak. Jehobaren lekukook Bibliako aholku praktikoak ulertzen eta aplikatzen laguntzeko bideoak argitaratu ditugu zeinu hizkuntzan. Ikusi:
Biblia ikastaro interaktiboa. Ikasi Bibliak dioena behar duzun erritmoan irakasle pertsonal baten laguntzarekin. Biblia ikastaro honen adibide bat eskatu zeinu hizkuntzan.
Jeson Senajonon Filipinetan bizi da. Ikusi Biblia ikastaro batek nola lagundu dion Jainkoarekin adiskidetasun estua izaten.
Mario Antúnez Honduraseko eliza bateko apaiza zen. Ikusi nola aurkitu zituen bere Bibliari buruzko galderen erantzunak hurrengo bizipenean: «Erantzunak baino galdera gehiago nituen».
Bilerak eta ekitaldiak. Mundu mailan, gorrak, zeinu hizkuntzan elkarrekin ikasteko eta Jainkoa adoratzeko kongregazioetan eta taldeetan biltzen dira astero. Gainera, urtero, Biblia ikasteko ekitaldi handiagoak antolatzen dira zeinu hizkuntzan. Gor eta itsu daudenentzako ukimen zeinu hizkuntza ere eskaintzen da gure bilera eta ekitaldietan. Gainera, literatura braillen eskuragarri dago dohainik.
Bilatu gertuen duzun kongregazioa.
Ezagutu gure urteroko biltzarra.
Etorri Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapenera, urteko ekitaldirik garrantzitsuena.
José Luis Ayala Mexikon bizi da. Gor jaio zen eta, denborarekin, itsu geratu zen. Ikusi nola lagundu zioten Biblia irakasle trebea izaten.